XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

X. EZKON-BIDEAK Buruan zapi txuria, mantala gora tolestatuta, babarruna biltzen ari da Karmele. Nundik nora?.

Aspalditik, erri aundian, bere anai Patxirekin, bizi izan bada ere, baserriko landarea degu Karmele.

Bere jaiotetxera joanik dago orain, andik irten nai bait-du, bere erriko eliza maitean ezkontzera, egun gutxi barru.

Zenbat burutapen dabilzkin, babarruna lekak eteten dituan bitartean!.

- Ementxe aritu oi zan gure ama zana, emakume agurgarri ura!.

Or, luberrian berriz, aita zana, arbijorran, mendia bezelako gizon giarretsu ura!.

- Garai aietan baserriak indar aundia zuten.

Orain beera dijoaz.

Zer egingo ote du gure Joxek, bere emazte zintzo onek, zortzi aur oiek?.

Nola ikasi? Nola eutsi baserriari? Nola ezkondu gazteak?.